Argazki elkarteko kideek berrinterpretatutako irudiak ikus daitezke herriko hainbat saltokitan

Uztarria.eus 2019ko urr. 29a, 12:01

Atzo hiru erakusketa zabaldu zituen Azpeitiko Argazki Elkarteak; bat Sanagustin kulturgunean ikus daiteke, eta beste bat Foru Ibilbideko erakusketa aretoan –Pepe Gil argazkilariaren artxiboko irudiekin osatu dituzte horiek–. Horiez gain, baina, beste erakusketa bat ere jarri dute ikusgai. Herriko hainbat saltokitako erakusleihoetan jarri dituzte elkarteko kideek berrinterpretatutako irudiak. Azaroaren 10era bitartean izango dira argazki horiek ikusgai Bustizuriko Errebaleko Nerea eskulanaken, Villegas arraindegian eta Zabala harategian, plazako Frida arropa dendan, Enparan kaleko Ederti dekorazio dendan, Elizkaleko Lopene harategian eta Erdikaleko Agirre opari dendan, Biur arropa dendan, Josu optikan, Azurmendi arropa dendan nahiz Jostaldi kirol dendan. Argazki elkarteak 35. urtemuga dela antolatu duen Argazki Astearen barruan muntatu ditu erakusketak.

Hona hemen, saltokietako erakusketako irudi batzuk: