Itxura berezidun pagoa, Izarraitzen

Uztarria.eus | Besterik
2019ko urr. 29a, 10:21

"Ama naturak zerbait esan nahi al du?". Hala zioten Xoxoteko Aterpeko kideek Facebookeko orrian goiko argazkia argitaratu zutenean. Izarraitzen ateratako argazkia da, hain zuzen ere, sare sozialetan eskegi dutena; irudiko pagoa Azketako iturritik Haitzbakar aldera jaisterakoan dagoen pagadian dago. Zuhaitz horren enborrak munstroren baten aurpegia dirudi; izan ere, bi begi, sudurra eta ahoa, behintzat, baditu. Herritarrek ikusita ote zuten zuhaitz bitxi hori lehenagotik?

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-10-29 : 10:32

Edvard Munchen pagoreidolia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu