Txapelak ihes egin dio Larrañagari

Uztarria.eus 2019ko urr. 27a, 16:13

Gaur, igandea, jokatu da Gasteizko Iradier Arenan Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa, eta Mikel Larrañaga azpeitiarra bigarren sailkatu da, Iker Vicente nafarraren atzetik. Vicentek aurrea hartu dio Larrañagari bigarren kanaerdikoan, eta ordutik, azpeitiarrak ezin izan du nafarra aurreratu. 41:55 denbora egin du Larrañagak txapelketan; Vicentek baino 4 minutu eta 19 segundo gehiago behar izan ditu proba amaitzeko. Hirugarren, aldiz, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra sailkatu da. Azken hiru postuetan, berriz, Eneko Otaño, Iñaki Azurmendi eta Jon Rekondo sailkatu dira, hurrenez hurren.

Hona hemen sailkapen nagusia eta aizkolarien denborak:

1. Iker Vicente 37:36

2. Mikel Larrañaga 41:55 (+4:19)

3. Julen Alberdi 44:54 (+5:18)

4. Eneko Otaño 44:55 (+5:19)

5. Iñaki Azurmendi 44:58 (+5:22)

6. Jon Rekondo 50:12 (+12:36)

(Argazkia: Ibon Errazu)