Aitor Mimenzak Oñati Arrasate lasterketa irabazi du

Uztarria.eus 2019ko urr. 27a, 15:40

Oñati Arrasate lasterketa jokatu dute gaur, igandea, goizean Gipuzkoako bi udalerri horien artean, eta Aitor Mimenza Azpeitiko bizilaguna izan da garaile. Korrikalariek 11,7 kilometroko ibilbidea egin dute proban, eta bizkaitarrak 37 minutu eta 38 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Ez da aurreneko aldiz Mimenzak Oñati Arrasate lasterketa irabazten duela, baina aurtengoan, ezin izan du berak ezarrita duen marka hautsi, gertu izan badu ere; 2017an, 37:35 denboran ezarri zuen errekorra Mimenzak, eta aurten hiru segundo gehiago behar izan du helmuga zapaltzeko.  

Argazkia: Goiena