Alberdi lau eta erdiko promozio txapelketaren finalean izango da

Uztarria.eus 2019ko urr. 26a, 22:39

Jon Alberdi azpeitiarrak lau eta erdiko promozio txapelketaren finalerako txartela eskuratu du gaur, zapatua, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Asier Agirre pilotari nafarrari 22-19 irabazi dio partida, eta bihar erabakiko da Alberdiren aurkaria zein izango den finalean. Hain zuzen ere, Julen Egiguren azpeitiarrak jokatuko du Lau eta erdiko promozio txapelketaren bigarren finalaurrekoa bihar, igandea, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan. Peña II.a izango du aurkari Egigurenek, eta irabazten duenak Alberdiren aurka neurtu beharko ditu indarrak txapelketaren finalean.

(Argazkia: 21 iguales)