Caja Rural-Seguros RGA taldeak fitxatu du Oier Ibarguren txirrindularia

Uztarria.eus 2019ko urr. 25a, 19:28
Oier Ibarguren artxiboko irudi batean.

Elite mailan, 23 urtetik gorako afizionatuetan, ariko da azpeitiar txirrindularia datorren denboraldian. Azpeitiarra "gustura" da talde horretan ariko delako. "Pena da profesionaletara igo ez izana, baina urte polita etorriko dela uste dut", azaldu du.

Oier Ibarguren (Azpeitia, 1997) elite mailan, 23 urtetik gorako afizionatuetan, ariko da datorren denboraldian; izan ere, Caja Rural-Seguros RGA taldeak fitxatu du txirrindulari azpeitiarra. 2020an hasiko den denboraldirako taldea osatzen hasi da dagoeneko Caja Rural, eta txirrindularien artean izango da Ibarguren. Azpeitiarra "gustura" da talde horretan ariko delako: "Taldez aldatuta gustura nago, pauso bat aurrera egin dudalako. Pena da profesionaletara igo ez izana, baina urte polita etorriko dela uste dut".

Azpeitiarrak lan oso ona egin zuen joan zen denboraldian. Hain zuzen ere, mendiko probetan ondo moldatzeaz gain, Beasaingo Loionaz sariaz eta Muxikako San Roman sariaz gain, Castelloko Itzulia eta Lengo Itzulia probetako etapa bana irabazi zituen. Gainera, brontzezko domina eskuratu zuen Espainiako 23 urtez azpikoen txapelketan.