Txoribox tailerra izango da igandean Ekoetxean

Uztarria.eus 2019ko urr. 24a, 12:30
Txoribox tailerreko irudi bat.

Tailerrean izena eman nahi dutenek 943-81 24 48 telefonora deitu dezakete. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Igandean, 11:00etan hasiko da txoribox tailerra eta ginkana Xaguxatar parkean.

Ekoetxeak antolatzen dituen familia ekintzen barruan, txoribox tailerra izango da igandean. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra eta ginkana Xaguxatar parkean egingo dituzte igande goizean, 11:00etatik 12:30era bitartean. Tailerrean izena eman nahi dutenek bihar arteko epea dute horretarako. Interesatuek 943-81 24 48 telefonora deitu dezakete.