Askotariko ekintzak, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urr. 23a, 16:46

Bihar, urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna da, eta hori ospatzeko hainbat ekintza izan dira aste honetan Udal Liburutegian. Asteari ekiteko, ipuin kontaketa izan zen liburutegian, haurrei zuzenduta. Atzo, berriz, literatura solasaldia izan zen Yoseba Peñaren eta Pako Aristiren eskutik. Bertan, Peñaren Hariak liburuaz aritu ziren solasean. Gaur, asteazkena, amaituko dituzte prestatutako ekintzak. Hiru urteko haurrek Pello Añorgaren ipuin kontaketekin gozatzeko aukera izango dute arratsaldean zehar.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu