Umeei zuzendutako igeriketa ikastaroak izango dira azaroan eta abenduan

Uztarria.eus 2019ko urr. 23a, 11:14

Azaroaren 22tik abenduaren 13ra bitartean izango dira saioak, astelehenetik ostiralera. Bi ikastaro izango dira: 4 eta 6 urte bitartekoei zuzendutakoa, eta 7 eta 13 urte bitartekoentzakoa. Dagoeneko eman daiteke ikastaroetarako izena, igerilekuan.

Adin tarte desberdinetako umeei zuzendutako igeriketa ikastaroak eskainiko ditu Kirol Patronatuak azaroan eta abenduan. Azaroaren 22tik abenduaren 13ra bitartean izango dira saioak, astelehenetik ostiralera: 4 eta 6 urte bitarteko haurrek 17:30ean izango dituzte saioak; eta 7 eta 13 urte artekoen saioak, berriz, 18:20an izango dira. Dagoeneko eman daiteke ikastaroetarako izena, igerilekuan. Bazkideek 54,08 euro ordaindu beharko dute, eta Kirol Patronatuko bazkide ez direnek, 94,66 euro.