Aitzaki Kirolaken ere eskuratu ahal izango dira poltsa konpostagarriak

Uztarria.eus 2019ko urr. 22a, 14:10
Aitzaki Kirolak dendaren ataria.

Orain arte Babesa arropa dendak zuen Sanjuandegin poltsa horiek banatzeko ardura, baina saltoki horren lekualdatzea dela eta, Aitzakik hartu du haren erreleboa. Aitzakin ez ezik, Itzira gozotegian, Xiriako gozotegian, Inar optikan eta Urrestillako estankoan ere eskura daitezke poltsak doan.

Gaurtik aurrera Sanjuandegin, Jose Antonio Agirre plazan, kokatuta dagoen Aitzaki Kirolak dendan ere eskuratu ahal izango dira poltsa konpostagarriak. Izan ere, orain arte Babesa arropa dendak zuen Sanjuandegin poltsa horiek banatzeko ardura, baina saltoki horren lekualdatzea dela eta, Aitzakik hartu du haren erreleboa.

Urola Erdiko Mankomunitateak joan zen uztailean jakinarazi zuen 2021eko uztailaren 1a bitartean poltsen banaketaz arduratuko diren saltokien zerrenda, eta Aitzakin ez ezik, Itzira gozotegian, Xiriako gozotegian, Inar optikan eta Urrestillako estankoan ere eskuratu ahal izango dituzte herritarrek poltsak. Saltoki horietan doan banatuko dituzte poltsak, baina herritarrek etxeko helbidea jakinarazi beharko dute kontrol neurri gisa. Familia bakoitzak urtean poltsen hamabi biribilki jaso ahal izango ditu –40 poltsa ditu biribilki bakoitzak– gehienez.