Posta bidezko boza emateko laguntza eskainiko du EAJk

Uztarria.eus 2019ko urr. 22a, 10:14

Urriaren 29a, asteartea, izango da laguntza jasotzeko azken eguna; 18:30etik 20:00etara bitartean Batzokian eskainiko du EAJk zerbitzua.

Datorren azaroaren 10an izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta Azpeitiko EAJk laguntza eskainiko die posta bidezko boza eman nahi duten herritarrei. Urriaren 29a, asteartea, izango da laguntza jasotzeko azken eguna; 18:30etik 20:00etara bitartean Batzokian eskainiko du EAJk zerbitzua.