'Azpeitia, elkarrekin bizi' prozesuko laugarren bilera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko urr. 22a, 10:02
'Azpeitia, elkarrekin bizi' prozesuaren aurkezpeneko irudia.

18:30ean elkartuko dira egitasmoan parte hartzen diren herritarrak, Basazabal jauregian. Nahi duen herritar orok izango du gaurko hitzordura joateko aukera. Prozesuaren xedea da herritarrek duten molde berriko etxebizitza eskaerari edo beharrari erantzuna ematea, eta gaurko bilera ere Hiritik At elkarteak gidatuko du.

Udalak orain dela hilabete batzuk abiatu zuen etxebizitza molde berrien gaineko Azpeitia, elkarrekin bizi parte-hartze prozesua, eta gaur, asteartea, izango da laugarren bilera, Basazabal jauregian. Prozesua aurkeztu zutenetik hona 30 bat lagunek parte hartu dute bileretan, baina nahi duen orok izango du gaurko hitzordura joateko aukera.

Herritarren etxebizitza beharrei erantzuna emateko eta babestutako etxebizitza eskaintza zabaltzeko helburuz jarri zuten martxan prozesua. Prozesuaren xedea da herritarrek duten molde berriko etxebizitza eskaerari edo beharrari erantzuna ematea, eta hain zuzen ere, etxebizitza molde berri horiek diseinatzeko eta definitzeko prozesua da martxan dagoena. Hiritik At elkarteak gidatuko du gaurko bilkura ere.