Lukiek eta Montauk taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko urr. 24a, 18:06

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da. 

Zapatuan musika izango da protagonista beste aste batez Sanagustin kulturgunean. Datorren asteburuan Lukiek eta Montauk musika taldeak igoko dira Sanagustingo oholtzara, eta kontzertu bana eskainiko dute 22:30ean hasita. Ez da sarrerarik oraindu beharrik izango. 

Lukiek 2015ean Mungian sortutako taldea da. Nirvana edota Husker Du gisako taldeen eragin nabarmena du Bizkaiko taldeak, eta aurten kaleratu du bere aurreneko lana, Lukiek #1 izenekoa. Hamahiru abestiz osatutako lana da, eta bertan jasotako kantak eskainiko dituzte Sanagustinen eskainiko duten kontzertuan. Montauk, berriz, 2014an sortu zen Gasteizko taldea da. Aurreneko diskoaren bidea amaituta, orain buru belarri dabiltza beren bigarren diskoa aurkezteko kontzertu bira egiten. Geruzak du izena Gasteizko taldearen bigarren diskoak.