Niña Coyote eta Chico Tornado, Deus Ez eta Waxy ariko dira ostiralean zuzenean

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urr. 23a, 16:06

Hiru kontzertu izango dira ostiralean Sanagustin kulturgunean, Son Estrella Galiciak eta Kulturaz kooperatibak antolatuta. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, lotura honetan.

Niña Coyotek eta Chico Tornadok emango dute hiru kontzertuetako bat.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Niña Coyote eta Chico Tornado, Deus Ez eta Waxy taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Sanagustin kulturgunean. Son Estrella Galiciak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatu dituzte hiru zuzenekoak, eta 22:00etan hasiko dira. Dagoeneko salgai daude sarrerak Interneten, lotura honetan. Aurrez hamar euro ordaindu beharko dira sarrerak, eta egunean bertan, hamabi euro.

Niña Coyote eta Chico Tornadok Aitzstar disko berria aurkeztuko dute Azpeitian. Bikote donostiarrak ohiko stoner doinu desertikoei melodia psikopediko eta gogorrak gehitu dizkie. Deus Ez taldeak, berriz, rock alternatiboa jorratzen du; 2019aren hasieran Sherpak lana argitaratu zuen Eibarko hirukoteak. Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako musikariz osatutako taldea da Waxy, eta stoner musika sortzen dute.

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu