Aristofanes filosofoaren obran oinarritutako 'La Paz y otras lunas' antzezlana, oholtzara

Uztarria.eus 2019ko urr. 23a, 12:43

Ezezagunok antzerki taldeko lagunek La Paz y otras lunas antzezlana eskainiko dute zapatuan Soreasun. Irabazi asmorik gabeko taldea da Ezezagunok konpainia, eta bere helburu nagusia da aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egitea eta horiei antzerkiak eguneroko bizitzarako eskaintzen dituen tresnak erakustea.

Antzezlan berezia iritsiko da asteburuan Azpeitira. Irabazi asmorik gabeko Ezezagunok antzerki taldeak La Paz y otras lunas antzezlana eskainiko du zapatuan, urriak 26, Soreasu antzokian, 20:00etan hasita. Artistofanes filosofoaren La paz obran oinarritutako lana da La Paz y otras lunas, eta umorea nahiz kritika soziala ditu ezaugarri. Trigeo da protagonista, Atenaseko nekazari bat. Gerraz eta sufrimenduaz nazkatuta dago. Olinpora arteko bidaiari ekingo dio, Aresek bahitu duen Bakea berreskuratzeko. Obra antzezten duten aktoreek historiaren bertsio propioa eratuz joango dira, bi mundu paralelo sortuz, satira zorrotza eskainiz.   

Irabazi asmorik gabeko taldea da Ezezagunok konpainia, eta bere helburu nagusia da aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egitea eta horiei antzerkiak eguneroko bizitzarako eskaintzen dituen tresnak erakustea. Beraz, Ezezagunok taldeko kideek antzerkiaz gozatuz eta ikasitako tresnak praktikan jarriz eskainiko dute La Paz y otras lunas antzezlana.

Hona hemen aurrerapena: