Inaziotar bidea

IƱigo Aranbarri | Iritzia
2019ko urr. 21a, 15:00

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua da honakoa. Bertan, Evaristok Azpeitiko udaletxe azpiko arkupeetan gurutze bati su eman zioneko unea oroitu du.

Etorkizunari begiratu behar zaiola diot; nahi baino sarriago laketzen naiz, baina, iraganaren azpilduretan. Eta hala, espero gabeko bazterretan harrapatzen dut neure burua tarteka. BECen, esaterako, gangarra urratu beharrean La Pollaren letrekin. Erdaraz, noski.

Gogoan dut noiz ikusi nuen estreinakoz: Pasaiako sarraskiaren lehenengo urtebetzea zen. Gogoan dut non: Azpeitiko udaletxeko arkupeetan, alkateak Kurroren eta Pelitxoren gorpuak batzar aretora igotzea ukatu eta hilkutxak egon ziren toki berean (lur hotzaren gainean biak, pipa azal artean). Hantxe eman zion su Evaristok gurutze bati, non eta San Inazioren herrian. Eta duintasun ukatu hura orro batean: "demokrata eta kristaua zara, har ustel bat zara! Kristo, kristo, a ze diszipuluak zureak!".

Jarraitu artikulua irakurtzen, Berria.eus-en.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu