Añares Riojak ezin izan du Leganes taldea mendean hartu

Uztarria.eus 2019ko urr. 21a, 10:22
Añares ISB taldea Euskal Kopan.

Atzo, Azkoitiko kiroldegian jokatu zuten neskek partida, eta ezin izan zuten Leganes taldea mendean hartu. Estu bukatu zen norgehiagoka, bi punturen aldearekin irabazi baitzuen Leganesek: 76 eta 78. Hurrengo partida zapatuan jokatuko du taldeak, Vigon.

Atzo, igandea, jokatu zuen Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen lehen taldeak, Añares ISBk, ligako hirugarren jardunaldia. Azkoitiko kiroldegian jokatu zuten neskek partida, eta ezin izan zuten Leganes taldea mendean hartu. Estu bukatu zen norgehiagoka, bi punturen aldearekin irabazi baitzuen Leganesek: 76 eta 78.

Añares ISBk hirutik partida bakarra irabazi du denboraldia hasi zenetik, eta emaitza horiek tarteko, sailkapeneko hamargarren postuan da lau punturekin. Hurrengo norgehiagoka Vigon (Galizia) jokatuko dute ISBko neskek Celta Zorka Recalvi taldearen kontra. Zapatuan izango da partida, 18:30ean hasita.