Bederatzi azpeitiar lehian, Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko urr. 21a, 13:09

Joan den larunbatean jokatu zituzten, Baigera I-eko laugarren solairuan, Maila Goreneko eta Lehen, Bigarren eta Hirugarren mailetako Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketaren lehen partidak; azaroaren 30a arte, larunbatero lehiatuko dira maila horietan izena eman duten xakelariak Azpeitian.

Txapelketaren hiru mailetan lehiatuko dira xakelari azpeitiarrak; guztira, bederatzik eman dute izena. Maila Gorenean eta Lehen Mailan ariko da Aitor Priya, baina joan den asteburukoa atsedeneko jardunaldia izan zen beretzat eta ez zuen partidarik jokatu. Bigarren mailan, Eneko Alberdik eta Cristian Cretuk irabazi egin zuten, eta Jose Andres Perezek eta Miguel Angel Gomezek galdu –azken horrek Alberdiren kontra, hain zuzen–. Hirugarren mailan, berriz, Aitor Elustondok eta Juan Carlos Fernandezek berdinketak sinatu zituzten beren partidetan; eta azpeitiarren arteko lehian, Julen Urangak Aner Alonsori irabazi zion.

(Argazkiak: Xaputarrak)