Aitor Zabaletak irabazi du XXXVII. Urrakiko Igoera

Uztarria.eus 2019ko urr. 20a, 20:28

Gaur jokatu dute Urrakiko Igoeraren XXXVII. edizioa, eta hamaseigarrenez Aitor Zabaletak irabazi du proba, Lola T298 autoarekin. Gipuzkoako eta Euskal Herriko Mendiko Txapelketarako azken proba puntuagarria izan da gaurkoa, eta Zabaletak dagoeneko irabazia zuen lehia hori. Monoplazetan azkarrena Zabaleta izan da, eta turismoen kasuan, berriz, Joseba Iraola gailendu da, Porsche 911 GT3 ibilgailuarekin. Guztira, 54 gidarik parte hartu dute proban, eta lotura honetan ikus dateke sailkapena osorik. 

Argazkietan, bi irabazleen autoak eta podiuma osatu duten gidariak.