Aldabe-Endika eta Goikoetxea-Ion bikoteek jokatuko dute Azpeitiko XX. Erremonte Txapelketaren finala

Uztarria.eus 2019ko urr. 20a, 16:29
Erremonte Txapelketaren aurtengo edizioko irudi bat.

Endikaren ordez Barrenetxea IV.ak jokatu zuen ostiraleko neurketa. Aldabe eta Barrenetxea IV.a aise gailendu zitzaizkien Ansari eta Labakari; 40 eta 18 irabazi zuten partida. Urriaren 25ean jokatuko dute finala.

Erabakita dago zein izango diren Azpeitiko Erremonte Txapelketaren XX. edizioko finalistak. Dagoeneko jakina zen Goikoetxea V.ak eta Ionek osatutako bikotea urriaren 25eko finalean izango zela, eta ostiralean erabaki zen zein izango diren haien aurkariak, A taldekoak: hain zuzen ere, Aldabek eta Endikak eskuratu zuten finalerako txartela. Izarraitz pilotalekuan jokatutako partidan ez zen aritu Endika; haren ordez, Barrenetxea IV.ak jokatu zuen Ansaren eta Labakaren aurkako neurketa, eta 18an utzi zituzten aurkariak. Aurkariak 25 tantoan edo gutxiagoan uztea behar zuten finalera sailkatzeko, eta aise lortu zuten helburua.

A taldeko bigarren eta hirugarren postuak ere ostiralean zehaztu zituzten. Juaneneak eta Zubirik Segurolaren eta Azpirozen kontra jokatu zuten neurketa, eta Juaneneak eta Azpirozek eskuratu zuten bigarren postua; 40 eta 26 gailendu ziren.