Kataluniarekiko elkartasuna lantegi atarietara atera du hainbat langilek

Uztarria.eus 2019ko urr. 18a, 17:27

Euskal Herrian gehiengoa osatzen duten sindikatuek —ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru– deituta, Azpeitiko hainbat lantegitako eta ikastetxetako beharginek erreferenduma egitea delitua ez dela aldarrikatzeko eta espetxeratutako Kataluniako buruzagi independentistei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte. Gaur goizean hainbat herritarrek bat egin dute deialdiarekin, eta horiek argazkiak atera dituzte Kataluniarekiko elkartasunez. Besteak beste, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolaren, Urola Ikastolaren, Azpeitiko Ikastola Ikasberriren, San Martin egoitzaren nahiz Ormola, Glual zein Astigarraga Kit enpresen kanpoaldean atera dituzte argazkiak langileek.