Hamasei azpeitiar lehiatuko dira bihar Seguran, 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko urr. 18a, 18:58
Amets Amubieta eta Larraitz LarraƱaga artxiboko irudi batean.

Orotara, hogeita zortzi dantzarik parte hartuko dute txapelketan, eta horietatik hamasei Azpeitiko dantzariak izango dira. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun, Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta, Elaia Elorza eta German Aranburu, Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo, Maite Beobide eta Mikel Subinas, June Elorza azpeitiarra eta Eneko Sarasua azkoitiarra eta Gorka Kerejeta azpeitiarra eta Leire Eizmendi errezildarra izango dira Seguran. 

43. Euskal Herriko Dantza Txapelketa jokatuko da bihar, zapatua, Seguran, eta bertan izango dira Azpeitiko hamasei dantzari. Orotara, hamalau bikotek parte hartuko dute Euskal Herriko Dantza Txapelketan, eta horietatik hamahiru Gipuzkoatik joango dira eta zazpi bikote Azpeititik. Beste bi bikote, berriz, Azpeitiko, Errezilgo eta Azkoitiko dantzariek osatutakoak izango dira. Beraz, eskualdeko dantzariak protagonista izango dira Seguran. 

Segurako Baratze pilotalekuan jokatuko da txapelketa, 18:00etan hasita. Bikote irabazleak 800 euro, oroigarria, txapela, lepokoa, bidaia eta GEDBren oroigarria jasotzeaz gain, Aitor Ruiz de Egino hernaniarrak egindako eskultura jasoko du. Dantzariek zortzi pausoko fandangoa dantzatu beharko dute Isilkara txistulari taldearen txistu doinuez, eta arin-arina, Estanga anaia-arrebak trikitilarien piezarekin. "Dantzariek egunean bertan ezagutuko dituzte doinuak". Izaro Iraetak eta Imanol Artolak aurkeztuko dute lehiaketa eta ETB1k egunean bertan emango du saioa, 21:00etan hasita. 

Hona hemen Seguran arituko diren dantzarien zerrenda:

· June Elorza -Eneko Sarasua (Azpeitia- Azkoitia)
· Ane Urruzola-Iker Sanz (Villabona-Lezo)
· Katerin Artola-Iker Belintxon (Oiartzun.-Lezo)
· Irati Lopez-Gorka Granado (Sopela)
· Larraitz Larrañaga-Amets Amubieta (Azpeitia)
· Nagore Kerejeta-Aner Kerejeta (Azpeitia)
· Elaia Elorza-German Aranburu (Azpeitia)
· Leire Eizmendi-Gorka Kerejeta (Errezil-Azpeitia)
· Laura Bastida-Ekain Uzkudun (Azpeitia)
· Idoia Narbaiza-Irati Olaizola (Legazpi)
· Maider Arrieta-Jon Ander Iriondo (Azpeitia)
· Saioa Galarraga-Julen Murgiondo (Bergara)
· Maite Beobide-Mikel Subinas (Azpeitia)
· Itziar Bastida-Anaitz Lizartza (Azpeitia)