Inaziotar Bidearen hiru etapa oinez egiteko aukera izango da azaroko lehen asteburuan

Uztarria.eus 2019ko urr. 17a, 18:49

Inaziotar Bideko hiru etapa egiteko irteerak antolatu dituzte. Azaroaren 1ean Loiola-Zumarraga etapa egingo dute, azaroaren 2an Zumarraga-Arantzazu eta azaroaren 3an Arantzazu-Araia. Txangoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, eta bost euro ordaindu beharko da irteera bakoitzeko. 

Inaziotar Lurraldeak antolatuta, Inaziotar Bideko hiru etapa oinez egiteko aukera izango da azaroko lehen asteburuan. Azaroaren 1ean Loiola-Zumarraga etapa egingo dute. Orotara, 15,9 kilometroko ibilaldia izango da. Azaroaren 2an Zumarragatik Arantzazura arte bidea egingo dute oinez, 20,4 kilometrokoa. Azaroaren 3an, berriz, Arantzazu-Araia etapa egingo dute. Azken txango hori 18 kilometrokoa izango da. 

Txangoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Informazio zehatzagoa nahi duenak edo izen-ematea egin nahi duenak, honako telefono hauetara deitu dezake: 943-79 64 63, 943-15 18 78 edol 943-72 20 42. Izen-ematea bost euro ordaindu beharko da txango bakoitzeko.