Igandean bukatuko da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XX. edizioa, Oscar Candedo organistak eta Easo Araoz gazte abesbatzak eskainiko duten kontzertuarekin. Aurreko bi emanaldien gisan, igandekoa ere Loiolako Santutegian izango da, 20:00etan hasita. Zikloko azken kontzertua izango da Azpeitikoa; izan ere, Azkoitiko eta Bergarako kontzertuak zapatuan izango dira. Azkoitikoa Andre Mariaren Jasokundearen parrokian eskainiko du Bernhard Marx organistak (20:00) eta Bergarakoa San Pedro parrokian emango dute organo ikasleek.