Alpargatak egiten ikasteko tailerrerako izen-ematea zabalik dago oraindik

Uztarria.eus 2019ko urr. 17a, 13:47

Emakumeen Jabetze eskolen barruan antolatutako ikastaroa da, eta lehen deialdian talderik osatu ez zenez berriro ireki dute izen-ematea. Tailerra ostiraletan 17:00etatik 20:00etara edo larunbatetan 10:00etatik 13:00etara eskainiko dute. 

Batera egin dezagun bidea izenburupean, alpargatak egiten ikasteko tailerra antolatu zuen Emakumeen Txokoak 2019ko udazkeneko Jabetze Eskoletarako. Hainbat herritarrek tailerrean interesa agertu bazuten ere, ordutegia tarteko ez zen tailerrerako talderik osatu. Hori dela eta, deialdi berria egin, ordutegia aukeran jarri eta berriro ireki dute izen-ematea. Beraz, ikastaroan interesa duten herritarrek izena ematerakoan posible noiz duten zehaztu beharko dute: ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan 10:00etatik 13:00etara edo bietan. Jende gehien dagoen egunean eskainiko dute alpargata ikastaroa. 

Tailerrak joste espazioak berreskuratzea eta beste esanahi bat ematea bilatzen du. Parte-hartzaileei hausnarketa eta eztabaida espazio bat irekiko zaie abarketak egiten ikasten duten bitartean. Urriaren 4tik azaroaren 15era bitartean eskainiko dute tailerra.