'Barbacana, la huella del lobo' dokumentala emango dute asteazkenean, G-Naturaldia egitasmoaren barruan

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko aza. 4a, 09:00

Ingurumenaren garrantziaz ohartarazteko, Barbacana, la huella del lobo filmaren emanaldia izango da asteazkenean, azaroaren 6an, Soreasu antzokian. G-Naturaldia egitasmoaren barruan antolatu du saioa Gipuzkoako Foru Alundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailak, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan. G-Naturaldia egitasmoaren helburua da naturari buruzko dibulgazioan eragitea Gipuzkoan.

Filmaren emanaldia 19:00etan hasiko da, eta saioa irekia izango da; hau da, nahi duen herritar orok izango du Soreasura joateko aukera. Gainera, filmaren egile Arturo Menor han izango da, filma aurkezten eta herritarren galderak erantzuten. 2018an egin zuen filma Menorrek, eta ganaduzaleen eta otsoen arteko afera da lanaren mamia.

Iaz ere G-Naturaldia egitasmoaren egoitza izan zen Azpeitia. Hain zuzen ere, Urola ibaia dokumentala eta Cien dias de soledad ikus-entzunezkoa eman zituzten iaz.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu