Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus 2019ko urr. 15a, 14:23

Tuteran izango da aurten Nafarroako ikastolen aldeko festa. Nafarroa Oinezera autobusez joan nahi duten pertsonek dagoeneko eman dezakete izena Ikasberriko idazkaritzan. Urriaren 18an itxiko da autobusean izena emateko epea.

Urriaren 20an ospatuko dute Nafarroa Oinez 201 Tuteran, Izan argi! lelopean, eta urtero bezala, Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.

Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Urriaren 18ko, ostirala, 13:00ak baino lehen eman behar da izena, Ikasberriko idazkaritzan edo 943-15 12 46 telefonora deituta. Ikasberriko ikasleek eta gurasoek sei euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Gainerakoek, berriz, hamabi euro.