Gaur eta bihar ere zabalik izango da Garagardo Azoka

Uztarria.eus 2019ko urr. 18a, 11:33

Herritarrek jan-edanerako aukera izango dute bi egunetan, 20:00etatik 02:00etara bitartean. Gaur, 80ko hamarkadako musika entzun ahal izango da Azoka Plazan, eta bihar DJ Kanutoren txanda izango da.

Joan zen asteburuan jendetza izan zen Iraurgi Saskibaloi Taldeak Azoka Plazan muntatuta duen Garagardo Azokan, eta gaur eta bihar ere zabalik izango da. Herritarrek jan-edanerako aukera izango dute bi egunetan, 20:00etatik 02:00etara bitartean. Gaur, ostirala, 80ko hamarkadako musika entzun ahal izango da Azoka Plazan, eta bihar DJ Kanutoren txanda izango da.