'El regreso de Scar: tributo a El Rey Leon 2' emanaldia izango da igandean

Uztarria.eus 2019ko urr. 16a, 10:32

Soreasu antzokian izango da emanaldia, 17:00etan hasita. El Rey Leon antzezlan ezagunaren tributua izango da igandekoa, eta Vitamin Produccionesek antolatu du. Onbeat taldeko kideen ahotsak eta Senegalgo Nazioarteko Balletaren dantza tradizionalak uztartuko dituzte ikuskizun berrian. Emanaldirako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke 14,44 euroren trukean.

El regreso de Scar: tributo a El Rey Leon emanaldia izango da igandean, urriak 20, Soreasu antzokian, 17:00etan hasita. El Rey Leon antzezlan ezagunaren tributua izango da igandekoa, eta Vitamin Produccionesek antolatu du. Emanaldirako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke 14,44 euroren trukean. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira Soreasuko txarteldegian.

De Simba a Kiara El Rey Leonen tributuak izandako arrakastaren ondoren, El Regreso de Scar lana aurkeztuko du Onbeat konpainiak Soreasun. Onbeat taldeko kideen ahotsak eta Senegalgo Nazioarteko Balletaren dantza tradizionalak uztartuko dituzte ikuskizun berrian. Sabanako tribu afrikar batek Scar-en espirituari dei egiten dio, beren lurrak askatuko dituen lider bat behar baitute. Perkusioen bidez garaitutako lehoia berpiztu eta Sinbaren benetako historia ezagutuko dute.