Uther eta Grip taldeen kontzertuak izango dira gaur Orkatzen

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urr. 18a, 08:42

22:30ean hasiko dira emanaldiak Orkatz tabernan, eta sarrera doakoa izango da. Crust-fastcore doinuak eramango ditu Uther taldeak Orkatzera; Grip taldeak, beerriz, grind-punk doinuak eskainiko ditu.

Uther taldea Orkatzen eskaini zuen emanaldi batean.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Uther eta Grip musika taldeak izango dira gaur gauean Orkatz kultur elkarteko agertokian. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da. Crust-fastcore doinuak eramango ditu Uther taldeak Orkatzera; Ander Mozo azpeitiarra da taldekideetako bat. Lea-Artibaiko Grip taldeak, berriz, grind-punk doinuak eskainiko ditu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu