Beñat Lizasok Irungo final-laurdenean kantatuko du igandean

Uztarria.eus 2019ko urr. 18a, 11:12
Beñat Lizaso.

Azpeitiarrak final zortzirenetako Ordiziako saioa irabazita lortu zuen final-laurdenetara zuzenean sailkatzea. Igandean, 17:00etan hasiko da bertso saioa, Bastero kulturgunean, eta Lizasorekin batera izango dira agertokian Agin Laburu, Haritz Mujika, Iñigo Izagirre, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi.

Final zortzirenetako saioak bukatu eta astebeteko etenaren ostean, asteburuan itzuliko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Bihar, zapatua, Andoainen izango da fase berriko lehen saioa, eta etzi, Irunen, bigarrena. Igandeko saioan abestuko du, hain zuzen ere, Beñat Lizasok. Azpeitiarrak final zortzirenetako Ordiziako saioa irabazi egin zuen, eta lorpen hori tarteko, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara. Igandean, 17:00etan hasiko da bertso saioa, Bastero kulturgunean, eta Lizasorekin batera izango dira agertokian Agin Laburu, Haritz Mujika, Iñigo Izagirre, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi. Sarrerak honako lotura honetan eros daitezke.

Guztira, final-laurdenetako bost saio izango dira –horietako bat Azpeitian, hilaren 27an–, eta saio horietako irabazleak nahiz puntuazioaren arabera sailkatutako lehen hamahiru bertsolariek eging dute txapelketan aurrera. Jokin Uranga bertsolari azpeitiarrak, esaterako, Eibarren abestuko du hilaren 26an. Hiru finalerdi jokatuta, abenduaren 14an izango da finala, Donostiako Ilunben.