Pello Segurolak eta 'Argi' txakurrak irabazi dute Zarauzko XII. Artzai Txakur Lehiaketa

Uztarria.eus 2019ko urr. 14a, 16:43

Pello Segurola matxinbentarrak eta haren Argi txakurrak arraza libreko XII. Artzai Txakur lehiaketa irabazi dute. Zapatu eguerdian izan zen txapelketa Zarauzko Kortazar zelaian, eta sei parte-hartzaile aritu ziren nor baino nor. 280 puntu eskuratuta, Segurola eta Argi nagusitu ziren, eta haien atzetik sailkatu ziren Joxe Antonio Arrillaga eta Txiki txakurra (269 puntu). Hirugarren, berriz, Inaxio Irakulis eta Beltz txakurra izan ziren (250 puntu). Argazkian, eskuinetik aurrena da Segurola. (Irudia: Zarauzko Hitza)