Luzia Orbegozo eta 'Nekane' saridun, Euskal Herriko 24. Blonda Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko urr. 14a, 14:44

Joan zen larunbatean, urriak 12, Lea-Artibaiko 36. Urriko Azoka Nagusia izan zen Markina-Xemeinen. Egun horretarako prestatutako egitarauaren barruan, Euskal Herriko 24. Blonda Txapelketa jokatu zuten, eta sariketan parte hartu zuten Azpeitiko hainbat baserritako ordezkariek eta beren abereek. Azpeitiko baserritarrak ez ziren sariketatik esku hutsik itzuli. 

Azpeitiko Eizmendi baserriko Luzia Orbegozoren Nekane abelburuak sari berezietatik bi sari eskuratu zituen: behi txapeldunaren saria eta hazitik sortutako animalia onenaren saria.

Sailka banatutako sarietan berriz, nabarmendutako abereen artean izan ziren Azpeitiko Agite baserrikoak eta Eizmendi baserrikoak. Aurreneko sailean, 7-12 hilabate bitarteko bigen sailean, Azpeitiko Agite baserriko Ocalo izan zen nagusi. Bigarren sailean (12-15 hilabete bitarteko bigak), Eizmendi baserriko Olatz nagusitu zen; Hirugarren sailean (15-18 hilabete bitarteko bigak) Eizmendi baserriko Onena eta laugarren sailean (18-24 hilabete bitarteko bigak) Eizmendi baserriko Nekane.

Epaimahaiko kideen arabera, aurten Markina-Xemeinen ikusi ahal izan diren animaliak "sekulakoak" izan dira; "Ez da erraza horrelako animalia ederrak ikustea. Maila oso altua izan da, eta irabazleak aukeratzea ere ez da lan erraza izan". Txapelketako sailkapena eta argazki bilduma osorik, Lea Artibaiko Hitzan