Marea Urdinak Foru Ibilbideko aretoan jarri du 'Ezagutu nazazu' erakusketa

Uztarria.eus 2019ko urr. 14a, 14:20
'Ezagutu nazazu' erakusketako irudi bat.

Asteburuan Sanagustin kulturgunean izan duen "arrakasta" dela eta lekualdatu dute erakusketa. Igandera arte izango da ikusgai; gaurtik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuan nahiz igandean, 12:00etatik 14:00etara.

Marea Urdina elkarteak Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarri du Ezagutu nazazu sentsibilizazio erakusketa, asteburuan Sanagustin kulturgunean izan duen "arrakasta" dela eta. Joan zen asteazkenetik atzora arte izan da kulturgunean erakusketa, eta orain Foru Ibilbidera lekualdatu dute. Datorren igandera arte izango da zabalik erakusketa: astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara. Erakusketaren helburuak bi dira: bailaran bizi diren eta aniztasun funtzionala duten pertsonen istorioak eta historiak ezagutaraztea eta ikusleen artean jakinmina sortzea.