Abadiño taldeak irabazi du IX. Azpeitia Hiria Xake Saria

Uztarria.eus 2019ko urr. 14a, 10:09

Joan zen zapatuan IX. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatu zuten hainbat lagunek Sanagustinpean. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorri ziren jokalariak Azpeitira, eta horiek lau laguneko hamabi taldetan jokatu zuten lehia. Jokalari bakoitzak bost minutuko partida bana jokatu zuen, eta partida azkarren zirkuiturako puntuagarria izan zen Azpeitiko saioa. Abadiño xake taldea nagusitu zen txapelketan, eta bigarren Barakaldo sailkatu zen. Hirugarren, berriz, Donostiako Easo taldea izan zen, eta Azkoitiko Anaitasuna Kakute laugarren. Azpeitiko Domusa A eta B taldeak zortzigarren eta hamargarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Hona hemen, Azpeitia Hiria Xake Sariko irudi batzuk (Argazkiak: Iñaki Odriozola):