Ezohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2019ko urr. 15a, 10:46

Espainiako Kongresurako nahiz Senaturako hauteskundeetarako mahaietako ordezkarien zozketa egiteaz gain, 2020rako ordenantza fiskalak izango dituzte hizpide. Urola Kostako Hitzaren, Uztarria Komunikazio Taldearen eta Erlo Telebistaren dirulaguntzak ere landuko dituzte. 19:00etan izango da bilkura, udaletxean.

Ezohiko plenoa izango da gaur, asteartea, eta hainbat gai landuko dute bertan. Batetik, Espainiako Kongresurako nahiz Senaturako hauteskundeetarako mahaietako ordezkarien zozketa egingo dute. Bestetik, berriz, ordenantza fiskalak izango dituzte hizpide. Horrez gain, Urola Kostako Hitzaren, Uztarria Komunikazio Taldearen nahiz Erlo telebistaren dirulaguntzak ere landuko dituzte gaurko bilkuran. 19:00etan hasiko da batzarra, udaletxeko areto nagusian.

Hona hemen, gai zerrenda:

1.- Azaroaren 10ean, igandea, Espainiako Kongresurako eta Senaturako egingo diren huteskundeetako mahaietako karguen zozketa.

2.- Udalbatzak 2019ko urriaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.

3.- 2020. ekitaldirako udal-zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea.

4.- Euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitako dirulaguntzak: Urola Kostako Hitza, Uztartzen Euskara Elkartea –Uztarria– eta Erlo telebista.