Alberdi garaile eta Egiguren galtzaile Izarraitzen, promozioko Lau eta Erdiko Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko urr. 12a, 12:27

Pilotari azpeitiarrek emaitza kontrajarriak lortu zituzten atzo gauean herriko Izarraitz pilotalekuan jokatutako partidetan. Lau eta Erdiko Txapelketaren hiru neurketa hartu zituen atzo  Izarraitzek, txapelketa nagusiari zegokiona bat eta promozio maialko ligaxkaren bigarren jardunaldiari zegozkionak beste biak, jaialdiaren hasierakoa eta bukaerakoa, hain zuzen.

Aipatutako azken bi horietan lehiatu ziren etxeko pilotariak. Jaialdia ireki zuen partidan, Jon Alberdik 22 eta 14 menderatu zuen Zabala errioxarra; lehen jardunaliko partida galdu ondoren, ezinbestekoa zuen garaipena eskuratu zuen, horrenbestez, azpeitiarrak. Julen Egigurenek, aldiz, ezin izan zuen jarraian bigarren garaipena izango zukeena lortu. Agirrek 22 eta 8 irabazi zion jaialdiko hirugarren partidan; finalaurrekoetarako txartela zuten jokoan bi pilotariek, eta Agirrerentzat izan zen saria.

Jaialdiko partida nagusian, berriz, Jakarentzat izan zen garaipena: 22 eta 14 nagusitu zitzaion Lizartzakoa Victorri.

(Argazkiak: Ruiz Larrinaga)