Hilaren 31ra arte eska ditzakete kirol elkarteek denboraldiari lotutako dirulaguntzak

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko urr. 11a, 13:33

Elkarteek 2018-2019 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu behar dute eskaera egiteko. Urte naturalari lotuta dauden kirol modalitateentzako dirulaguntzak, berriz, urtarrilean eskatu behar dira.

Urtero legez, kirol elkarteentzat dirulaguntzak banatuko ditu Udalak, eta denboraldiari lotutako jarduerak egiten dituzten herriko kirol taldeek urriaren 31ra bitartean izango dute eskaera egiteko epea. Elkarteek 2018-2019 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute udaletxeko Harrera Erregistroan.

Urte naturalari lotuta dauden kirol-modalitateak, aldiz, urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Horiek 2019 urteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu