Behobia-Donostian parte hartuko duten lasterkarientzat autobusa jarriko du udalak

Uztarria.eus 2019ko urr. 11a, 13:44
Iazko Behobia-Donostia lasterketa.

Azaroaren 10ean, lasterketaren egunean, 07:30ean irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, Behobiara joateko. Garraio zerbitzu hori erabili nahi dutenek igerilekuan eman behar dute izena, 6 euroren truke. Plazak mugatuak dira.

Aurreko urteetan bezala, Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten herritarrentzat autobusa jarriko du aurten ere Azpeitiko Udalak. Azaroaren 10ean, igandea, egingo da lasterketaren aurtengo edizioa. Egun horretan, 07:30ean irtengo da anbulatorio aurretik korrikalariak Azpeititik Behobiaraino, lasterketa hasiko den tokiraino, eramango dituen autobusa.

Autobus horretan joan nahi duten lasterkariek, udal igerilekuko harreran eman behar dute izena, 6 euro ordainduta. Plaza mugatuak daudela aurreratu du udalak, gehienez 55 lagunentzako tokia egongo da autobusean.