Elikadurari lotutako ikastaroa eta txoribox tailerra egingo dituzte urrian Ekoetxean

Uztarria.eus | Aisia
2019ko urr. 11a, 15:11

Urriaren 20an egingo dute helduentzako elikadura tailerra, eta urriaren 27an haurrentzako txoribox saioa. Bi saioetan plaza mugatuak dira, eta aurrez izena eman behar da.

Ekoetxean egingo dituzte tailerrak.  Argazki originala

Ekoetxean bi tailer antolatu dituzte urrirako: elikadura tailerra eta txoribox tailerra. Urriaren 20an egingo dute elikadurari lotutako ikastaroa, eta 18 urtetik gorako gazteei eta helduei zuzendutakoa izango da. Jateko asteko plana antolatzen lagunduko dute saio horretan. Txoribox tailerra, berriz, urriaren 27an egingo dute, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa izango da. Tailer horretan habia kutxak garbituko dituzte, eta ondoren, ginkana bat egingo dute. Bi saioak 11:00etatik 12:30era bitartean egingo dituzte.

Bi tailerretan plaza mugatuak izango dira, eta beraz, aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Elikadura tailerraren kasuan, urriaren 18a baino lehen eman behar da izena, eta txoribox ikastaroaren kasuan, urriaren 25a izango da horretarako azken eguna. Interesatuen Ekoetxean eman behar dute izena, 943 81 24 48 telefonora deituta. Doakoak dira bi saioak.

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu