Abian da Antzerki Sormen Laborategia

Uztarria.eus | Kultura
2019ko urr. 10a, 12:05

Antzerki Sormen Laborategia martxan da dagoeneko. Atzo, asteazkena, izan zen ikastaroko lehen eguna Dinamoa Sormen Gunean. Amancay Gaztañaga zestoarrak gidatuko du ikastaroa, eta hamabi ikaslek osatuko dute taldea. Bertan, besteak beste, gorputza askatzen eta norberaren lotsak kudeatzen ikasiko dute ikasleek, baita interpretazioaren bidez kontatzeko tresna propioak garatzen ere. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu