Ikusgai dago 'Ezagutu nazazu' erakusketa, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko urr. 10a, 13:48

Atzo, asteazkena, zabaldu zuten Ezagutu nazazu erakusketa Sanagustin kulturgunean. Marea Urdinak antolatu du erakusketa, helburu bikoitzarekin: batetik, bailaran bizi diren eta aniztasun funtzionala duten pertsonen istorioak eta historiak ezagutaraztea nahi dute, eta bestetik, ikusleen artean jakinmina sortzea. Erakusketa urriaren 14ra bitartean izango da zabalik, bertaratu nahi duten guztientzat. Gainera, larunbatean, Marea Urdinak antolatutako sentsibilizazio asteburuaren barruan, aurkeztu egingo dute erakusketa. 11:30ean egingo dute aurkezpen ekitaldia, Sanagustinen bertan.