Elkarretaratzea egingo dute gaur, Altsasuko gazteei Gorenak ezarritako zigorrak salatzeko

Uztarria.eus 2019ko urr. 10a, 10:44
Altsasuko atxiloketak salatzeko 2018ko ekainean egindako elkarretaratzeko irudia.

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiz, Altsasuko gazteek espetxean segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak murriztu dizkien. Auzitegi horren erabakia salatzeko elkarretaratzea izango da 19:00etan, plazan.

Espainiako Auzitegi Gorenak atzo jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta kartzelan dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak jaitsi dizkien. Gorenaren erabakia salatzeko elkarretaratzea izango da gaur, osteguna, plazan. Hain zuzen ere, Gazteok Altsasurekin! lelopean egingo dute "muntaia poliziala" salatzeko kontzentrazioa, 19:00etan hasita.

Irailaren 18an izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzeko auzi saioa Auzitegi Gorenean, eta atzo jakinarazi zuen sententzia auzitegi horrek: zazpi laguni hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Gorenak; bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina aske zegoen lagunari, berriz, zerbait murriztu dio zigorra auzitegiak. Informazio osatua, Berria.eus-en.