Espagueti eta Tenpera taldeek kontzertuak eskainiko dituzte igandean

Uztarria.eus 2019ko urr. 11a, 10:17
Espagueti taldeko kideak. (Kutxa Kultur)

Katapulta Tour Gipuzkoaren 2018-2019 sasoiko azken bigarren kontzertuak izango dira igandekoak: azaroan izango dira azkenak, Raitx eta Flavio taldeenak. 19:00etan hasiko dira Espagueti eta Tenpera taldeen emanaldiak, Sanagustineko Arkupean. Kontzertuak doakoak izango dira.

Igandean, urriak 13, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruko bi kontzertuk hartuko dute Sanagustin kulturgunea. Espagueti eta Tenpera taldeak izango dira kulturguneko Arkupea agertokian, 19:00etatik aurrera. Kontzertuetarako sarrera doakoa izango da. Udako etenaren ostean hasiko dira berriz ere Katapulta Tourreko emanaldiak; hain zuzen ere, 2018-2019 tourrerako hautatutako taldeetako bi dira igandean Azpeitian ariko direnak. Katapulta Tour Gipuzkoaren sasoi honetako azken bigarren kontzertuak izango dira: azaroan izango dira azkenak, Raitx eta Flavio taldeenak.

Espagueti taldeak 2014an hasi zuen ibilbidea, eta pop "freskoa" eta "letra dibertigarriak" ditu lagun. 2015etik 2017ra hiru EP grabatu zituen Espaguetik, eta gaur egun laugarren grabazioa prestatzen ari dira. Bandcampen entzun daiteke EP3 deitu dioten abesti sorta. Tenpera, berriz, noise-rocketik eta rock alternatibotik hurbil dagoen eta 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute taldea da. Duela urtebete hasi zuten proiektua, eta harrezkero, Donostiako areto ezagunenetan jo dute. Bandcampen entzun daiteke Business deitu dioten abesti sorta.