Gero arte, Iñaki!

Nagore Alkorta alkatea, Eneritz Albizu Kultura batzordeburua, Mikel Odriozola Festa batzordeburuak eta Ainara Larrañaga zinegotzia | Iritzia
2019ko urr. 9a, 15:01

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak, Mikel Odriozola Festa batzordeburuak eta Ainara Larrañaga zinegotzi nahiz bandako kideak honako gutun hau idatzi dute, hil berri den Iñaki Alberdiri eskainita.

Goibel dago sanagustinpea atzotik, eta tristurak hartu du udaletxea eta Udal Musika Banda. Iñaki, goibel eta triste gaude, baina alai eta irribar batekin gogoratuko zaitugu. Alai eta kantuan udaletxe azpian, eta irrifarrerik ederrenarekin kalean gora eta behera zeure-zeure zenuen klarinetearekin, Udal Musika Bandarekin, herria girotzen.

Historia handiko Udal Musika Banda zoragarria dugu; punta-puntakoa. Hori zu bezalako pertsonengatik da, Iñaki. 68 urtez, kulturatik herrian eragiten aritu zara. Bandako kide eta oinarri izan zara. Beti lanerako eta festarako prest, bandako zuzendari, zuzendariorde, laguntzaile eta behar izan den guztia izan zara. Asko dira zuk irakatsita instrumenturen bat jotzen ikasi duten herritarrak ere. Horretan ere, beti umil, beti gozo.

Bandan aritu zaren 68 urteotan gozatzea tokatu zaizu, baina baita bandaren unerik zailenetan sufritzea ere. Beti egin duzu ahalegina bandari eusteko, bandan jende berriarekin zubiak eraikitzeko, eta taldeak aurrera egin zedin, zeuretik onena jarri duzu beti. Beti fin, beti alai.

Urte guzti hauetan egindako lan guztia eskertu besterik ezin dizugu egin. Zauden tokian zaudela, segi klarinetea jotzen, guk plazatik entzuten jarrai dezagun.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Egipixkat | 2019-10-09 : 17:21

Espero det beste azpeitiar hildako denak ere alkate eta zinegotzien eskutitza izango dutela Uztarrian eta komunikabide guztietan, denak banan banan: bandako guztiek, itsasiko guztiek, lagun onak, iraurgi, ikastola, etc. Denak errekonozimendu publiko berdin berdine. Zain geatzen gea azpeitiarrak

Amai | 2019-10-09 : 20:03

Lan izugarria kulturaren alde! Merezitako hitzak nire iritziz. Ona litzateke herriarentzat bera bezalako pertsona gehiago egotea, eta ondo deritzot horrelakoetan errekonozimendu publikoa.
Gero arte Iñaki!!!

Egipixkat | 2019-10-09 : 21:23

Bai jauna, berak merezi du eta besteok ere bai. Edo?

jexuxenama | 2019-10-10 : 09:08

Egipixkat faorez filtro pixkat. Ezta idatziber pentsautako dana. Errespetue Iñakiri eta famili ta ingurukuei, beayekine pentsau.

Kaletarra | 2019-10-10 : 13:35

@Egipixkat
Oso errexa da ezizen baten atzetik albistetan "troll" moduen jardutie.
Arpeiye eman nabazu eztabaidauko deu. Baino jakin zezula herritar askok in debela zeoze herriyen alde, baino danak ez gea berdinek eta Iñakiri idatzi baiobe zeoze geyo in dulako izengo zala, ez iruitzen? Danok berdine ingo bagenu mereziko genuke errekonozimendu berdine, ta hala ingo bagenu herri hobe ta harreman hobie izengo genuke danon artien, ta ezta hola, herriyen alde muxutruk lana iteko jendie kontauta dao. Zeuk e kritikatzen ibilitako goguek laneako ibiliko bazenitu seuru errekonozimentue izengo zenukela.
Saiau aldatzen ta danok in dezagun zeoze errekonozimentu hori lortzeko.
Ezpazaizu hala iruitzen aurkeztu udalien eskaera bat formalki hori aldatzeko. Gauzak inber dien bezela. Ta ez hemendik jardunda, eztalako ez tokiye ta ez momentue! Errespetu pixket.

Izarraitzpe | 2019-10-11 : 09:37

Guztiz bat Kaletarrarekin, hala ere, ezizena duen erabiltzaile batek beste bati horixe kritikatzea eta aurpegia ematera gonbidatzea berak aurpegia eman gabe...

Kaletarra | 2019-10-11 : 10:58

Borja Eizagirre naiz. Erantzune Kaletarra izena jarrita dauket bere garaien alta emateakuen ezizena eskau zulako, ta ezizen moduen hala aukerau nun, ta kaletarra naizenez...
Esandakue, nahi dunak neurekin lasai hitzeitie dauke bertatik berta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu