Bihar jaso ahal izango dira oilagor ehiza denboraldirako txartelak

Uztarria.eus 2019ko urr. 9a, 14:30
Ollagorra elkartearen ataria.

Irailean eskaerak egin zituzten herritarrek bihar, osteguna, 19:30etik 20:30era bitartean izango dute txartelak jasotzeko aukera, Ollagorra elkartean.

Bihar, osteguna, jaso ahal izango dituzte eskaerak egin dituzten herritarrek 2019-2020 oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak, Ollagorra ehiza eta arrantza elkartean. Irailean eskaerak egin zituzten herritarrek bihar 19:30etik 20:30era bitartean izango dute txartelak jasotzeko aukera.