'Mikrouhinak' saioa

Txisteratik egunak utzitakoa, irudietan

Uztarria.eus 2019ko urr. 9a, 11:06

Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarriak elkarlanean osatzen dugun Mikrouhinak bideo sortako beste eduki bat da honako hau, joan zen larunbateko IV. Txisteratik Egun Magikoan hartutako irudiekin egina, hain zuzen ere. Jendetza izan zen goizean hainbat magok eskaini zituzten gertuko magia saioetan, baita arratsaldeko magia emanaldietan ere. Iluntzean, berriz, 500 lagun inguru izan ziren Soreasu antzokian egindako Gala Nagusian.