'En Femme' dokumentala emango dute bihar, Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2019ko urr. 8a, 11:43
En/Femme dokumentaleko une bat.

Cross-dressing edo trabesti praktika lantzen du dokumentalak. 19:00etan emango dute filma Soreasun, eta segidan, Alba Barbe i Serra zuzendariarekin solasaldia izango da.

En Femme dokumentala ikusi ahal izango da bihar, asteazkena, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Orain arte zinema dokumentalaren munduan inoiz landu ez den gai bati heltzen dio lanak: cross-dressing edo trabesti praktikari. Alba Barbe i Serra da filmaren zuzendaria, eta haren helburua izan da cross-dressing praktikatzen duten pertsonen eta trans komunitatearen aitortza eremu bat garatzea, laguntza sare bat indartze aldera LGBTI+ komunitatearen barruan, baita gizarte agenteen eta erakundeen eta gainerako herritarren artean ere. Asmoa da, batez ere, herritarrak ohartaraztea identitate zorrotzak ezarriz gero pertsonen garapen integralean sortzen diren ondorioez.

Gaztelaniaz emango dute dokumentala, eta ondoren, solasaldia izango da dokumentalaren zuzendariarekin.