Jone Urkizuk Desafio Cantabria proba irabazi du

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko urr. 7a, 15:29

Jone Urkizu azpeitiarrak Desafio Cantabria lasterketaren VII. edizioa irabazi du asteburuan. Ehunka kirolarik parte hartu zuten larunbat gauerdian hasi zen proban. Horiek 86 kilometroko ibilbidea egin zuten San Vicente de la Baquera eta Espinama herrien artean, eta emakumeetan Urkizu izan zen helmugaratzen aurrena. Azpeitiarrak 15 ordu eta 19 minutu behar izan zituen proba egiteko, bigarren sailkatuak baino 49 minutu gutxiago, hain zuzen ere. Bigarren egin zuen Ana Pilar Cayonek (16 ordu eta 8 minutu), eta Maria Fernandez sailkatu zen hirugarren (16 ordu eta 26 minutu).

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu