Hasi da Organo Erromantikoaren XX. Zikloa

Uztarria.eus 2019ko urr. 7a, 12:33

Zapatuan hasi zen Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. Zikloa Azkoitian eta Bergaran, eta atzo, igandea, izan zen lehen kontzertua Azpeitian. Willibald Guggenmos organistak eskaini zuen saioa Loiolako Santutegian, eta dozenaka lagun joan ziren saioaz gozatzera. Hurrengo kontzertua datorren igandean izango da 20:00etan hasita, eta Ignacio Arakistain organo-jotzaile azpeitiarrak eta Peio Irigoien txistulariak eskainiko dute. Hirugarren eta azken kontzertua, berriz, urriaren 20an izango da, eta Oscar Candedo organistak eta Easo Araoz Gazte abesbatzak parte hartuko dute saioan. (Argazkia: Ignacio Arakistain)